Albiste faltsuak
YouTubek txertoen aurkako bideo guztiak debekatu ditu
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txertoei buruz informazio faltsua zabaltzen duten bideo guztiak ezabatuko dituzte YouTubetik. Orain arte covid-19aren txertoari lotutakoak soilik kentzen zituzten.
YouTubek politika berria ezarri du eta txertoei buruz informazio faltsua ematen duten bideo guztiak debekatuta egongo dira. Orain arte covid-19aren aurkako txertoari lotutako informazio okerra zabaltzen zuten edukiak soilik ezabatzen zituen.
Aurrerantzean, baina, Munduko Osasun Erakundeak edo herrialde ezberdinetako osasun agintariek onartutako txertoen harira gezurretako informazioa –arriskutsuak direla, osasunari kalte egiten diotela, eraginkorrak ez direla…- zabaltzen duten bideo guztiak kenduko ditu plataformatik.
Gauzak horrela, neurri berri honek hainbat txertorengan izango du eragina: covid-19a, gripea, elgorria, paperak, errubeola...