Itxi

Trafikoa

Zazpi txirrindulari zauritu dira, bat larri, Eibarren furgoneta batek harrapatuta

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ezbeharra 09:40ean jazo da, N-634 errepidean, Donostiako noranzkoan. Larri zauritu den txirrindularia helikopteroz eraman behar izan dute Donostia Ospitalera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Furgoneta batek txirrindulari talde bat harrapatu du gaur Eibarren (Gipuzkoa) eta denak, zazpi txirrindulari, zauritu dira, bat larri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 09:40ean jazo da, N-634 errepidean, Gipuzkoako udalerrian, Donostiako noranzkoan.

Erzaintzak azaldu duenez, Renault master furgoneta batek harrapatu egin ditu txirrindulariak. Osasun zerbitzuak, suhiltzaileak, Ertziantza eta Udaltzaingoa bertaratu dira. 

Zaurituetako bat larri eraman dute Donostia Ospitalera, helikopteroz. Beste seiak Mendaroko eta Galdakaoko ospitalerara eraman dituzte anbulantziaz. 

Hain justu, tarte batez itxita egon da errepidea, helikopteroak lur har zezan.

Txirrindulari guztiak Ermuko Txirrindularitza Elkarteko kideak dira, eta denak 60 urtetik gorakoak. Horietako batek Radio Euskadin azaldu duenez, Olarreagako tunelean zihoazen errei geldoan, furgoiak harrapatu dituenean; dirudienez, ez ditu ikusi.

Errepidea itxi behar izan dute helikopteroak lur hartu ahal izateko, eta Ertzaintza arduratu da zirkulazioa erregulatzeaz, auto-ilarak sortu baitira. Eguerdiko 12ak pasata, zirkulazioa berrezarri da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du trafiko-istripua argitzeko.

Bideoak (1)