KORONABIRUSA
Hainbat tokitan murrizketak azkarregi altxatzen ari direla uste du Lopez Acuña epidemiologoak
Ane Goñi | EITB MEDIA
Munduko Osasun Erakundeko presidente izandakoaren aburuz, goizegi da, oraindik, pandemia amaitu dela esateko. Herritarrak gehiegi lasaitu daitezkeela uste du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Daniel Lopez Acuña epidemiologoak eta Munduko Osasun Erakundeko zuzendari izandakoaren iritzian, covid-19aren pandemia ez da amaitu eta hainbat erkidegotan azkarregi altxatu dituzte neurri murriztaile guztiak, besteak beste, Nafarroan. Horrelako erabakien ondorioz, pandemiaren kontrako borrokan atzerapausoak etor daitezkeela uste du, herritarrak gehiegi lasaituta.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Erresuma Batuan gertatutakoa jarri du adibidetzat. Han, Freedom Day delakoaren ondotik, datuak okerrera egiten hasi ziren nabarmen, eta, egun, intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 700ekoa da.
Udazkenean seigarren kutsatze olatu bat izatea ez du baztertu Lopez Acuñak. Halere, txertaketa maila altuari esker, etor litezkeen balizko olatuak ezberdinak izango direla ere onartu du. Era berean, aldaera berriak ere sortzeko aukera egon badagoela gogoratu du.
Hori dela eta, txertaketa bultzatzen jarraitzeko deia egin du epidemiologoak.