Itxi

Osasun larrialdiaren amaiera

Egoitzetako bisitak zentroetako gune komunetan ere egin ahalko dira ostegunetik aurrera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hiru Foru Aldundiek, Osasun Sailarekin batera, protokolo berria prestatu dute egoera berrira moldatzeko.

Kanpoaldean ez ezik, egoitzetako gune komunetan ere egin ahalko dira bisitak. Argazkia: EFE

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean, adinekoen egoitzetan covid-19ari aurre egiteko protokolo berria prestatzen ari dira osasun egoera berrira moldatzeko. Neurriak ostegunean sartuko dira indarrean, murrizketa orokor gehienak baliogabe geratzen diren egun berean.

Berrikuntza nagusia bisitetan sumatuko da, izan ere, bihartik aurrera, egoiliarraren logelan eta aire librean ez ezik, zentroetako gune edo areto komunetan ere egin ahalko dira.

Bestalde, musukoa erabili beharko dute langileek eta bisitariek, baita erabiltzaileek ere distantzia egokia ez dagoenean. Halaber, segurtasun distantzia bi metrokoa izango da.

Azkenik, egoitzek sarrera-irteeren kontrola eta edukierak zaindu beharko dituzte, pilaketarik gerta ez dadin.

Araban, Emilio Sola Politika Sozialetarako diputatuak aurreratu du lurraldeko erresidentzietan ostegunetik berreskuratuko dela normaltasuna, zentroetako bisitak eta irteerak mugatzen dituen foru agindua bertan behera geratuko baita.

Dena dela, Solak zehaztu du oraindik ere indarrean egongo dela egungo protokoloa, abuztuaren 23an onartu zutena. Horrenbestez, musukoak beharrezkoak izango dira, pertsonen arteko segurtasun tartea mantendu behar da eta aforokoetan mugak izango dira.

 

 

 

 

 

 

Albisteak (2)