La Manada auzia
Talde bortxaketagatik zigortutako Jose Angel Prendak bere bertsioa aldatu, eta barkamena eskatu dio biktimari
EFE | Eitb Media
La Manadako kideak bortxaketa onartu du, lehen aldiz, eta eskuz idatzitako gutun batean "delituagatik damu osoa" erakusten du eta eragindako mina "benetan" sentitzen duela esan du. Prendak zigorraren laurdena bete du espetxetik irteteko baimenak eska ditzake jada.
La Manada taldea osatzen zuten bost kideetako batek, Jose Angel Prendak, epaiketan ukatu zuen Iruñeko bortxaketa onartu du eta barkamena eskatu dio, gutun bidez, biktimari. Prenda 15 urteko espetxe zigorra betetzen ari da Madrilgo emakume bat taldean bortxatzeagatik 2016ko sanferminetan.
Prensa Iberica taldeko egunkariek gaur argitara eman duten gutuna uztailaren 22an idatzi zuen Cadizko Puerto III espetxean (bertan dago preso), eta Nafarroako Probintzia Auzitegiari igorri zion, haren abokatu Agustin Martinezek. Horren esanetan, ez zekien hedabideetan argitaratuko zenik.
Presoak gutunean azaldu zuenez, bere kabuz hartutako erabakia da, leporatu zioten "delituagatik damu osoa" agertzeko eta "biktimari egindako kalteagatik barkamen pertsonala" eskatzeko. Kalte horiek "benetan" sentitzen dituela idatzi zuen bertan, eta biktimaren senitartekoei ere eskatu zien barkamena.
Halaber, sevillarrak idatzian eskatu zuen bere barkamen eske hori "biktimari eta haren senitartekoei" helarazteko "Justizia Administrazioak horretarako dituen bideak erabiliz", eta bere damua jasota uzteko bere epai betearazlean eta espetxe-espedientean, eta kopia bat helarazteko.
Gutuna amaitzeko, presoak esan zuen "etenik gabe" lan egiteko konpromisoa hartu duela biktimari egindako mina errestauratzeko.
Jose Angel Prendak 15 urteko zigorraren laurdena bete du dagoeneko, eta, beraz, espetxetik irteteko baimenak eska ditzake jada.
Espetxe iturriek azaldu dutenez, delituaren aitorpena eta barkamen eskaera ez dira, legez, baimenak lortzeko edo graduz aldatzeko betekizunak, bai, ordea, espetxeetako tratamendu-batzordeek "modu positiboan baloratzeko elementuak" baimenak aztertzeko orduan.
La Manadako kideak Sevilla, Granada, Huelva, Cadiz eta Salamancako espetxeetan daude preso.
Albistearen berri izan ostean, Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak bere Twitter kontuan adierazi du barkamen eskaera "biktimaren erreparaziorako lehen pausoa" dela, eta esan du indar gabe uzten dituela salaketaren gaineko zalantza guztiak. 'Nik sinesten dizut' hura, "ozen baino ozenago" entzuten da gaur, Monteroren ustez.
Que uno de los violadores de La Manada reconozca la violación y pida perdón es el primer paso para la reparación de la víctima.
— Irene Montero (@IreneMontero) October 7, 2021
La reparación social también es importante: tira por tierra los cuestionamientos y acusaciones de denuncia falsa. Hoy suena más fuerte el #YoSiTeCreo