Itxi

San Tomas azoka

Bilbok San Tomas azoka ospatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bilboko alkateak azpimarratu du "nola egin" pentsatu behar dutela oraindik. Ildo horretan, Udalak azoka antolatzen duen BBKrekin lehen bilera egin duela baieztatu du.

San Tomas eguna Bilbon, 2018an. Argazkia: EFE.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ostegun honetan esan duenez, "aurten San Tomas izango dela pentsatu behar dugu", baina "nola egin ere pentsatu beharko dugu".

Ildo horretan, adierazi du Udalak lehen bilera egin duela BBKrekin, abenduaren 21ean Bilbon San Tomas Azoka antolatzen duen erakundearekin, eta gaineratu du hemendik aurrera "elkarrekin lan egin behar dela, gero eta normalagoa den jarduera hori berreskuratzen joan gaitezen".

Aburtok modu horretan hitz egin du, Udalean EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko unibertsitateen eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu ondoren.