Epaiketa Palmako Dukeari
Zuzenean: Urdangarinen galdeketak bihar goizean jarraituko du
Erredakzioa
Palmako dukearen arabera, kontratuen arduraduna Diego Torres haren bazkidea zen. Halaber, Urdangarinek azaldu duenez, Cristina Infanta Noos Institutuaren bigarren mailako "lekuko" bat besterik ez zen.
20:10ean: Jose Castro epaileak larunbateko galdeketa saioa amaitutzat eman du. Palmako Dukearen galdeketari igandean helduko diote berriro, 9:30etatik aurrera.
19:00ean: Urdangarinek zazpi ordu inguru daramatza deklaratzen.
18:00etan: Pertsona gutxi batzuk daude bakarrik Palmako epaitegien inguruetan.
17:35ean: Deklarazioak aurrera jarraitzen du 20 minutuko atsedena egin ondoren. Valentziako Generalitateak Noos Institutuari enkargatutako zenbait ekitaldiren inguruan galdetzen ari zatzaizkio.
16:30ean: Iñaki Urdangarinen arabera, Noos Institutuen kontratuen arduraduna Diego Torres haren bazkidea zen.
16:00etan: Epaiketa gelatik edozein motatako komunikazioak zabaltzea galarazi du Poliziak. Dukearen deklarazioa jarraitzen ari diren lagunei haien gailu elektronikoak (sakeleko telefonoak, tabletak edota eskuko ordenagailuak) kendu dizkiete.
15:22ean: Palmako dukea epaitegira iritsi da. Autoz heldu da eta bidearen azken zatia oinezegin du, goizean bezala. Zer moduz doan deklarazioa galdetu diotekazetariek eta berak "ongi" doala erantzun die, irribarre txiki batbotata.
15:10ean: Manos Limpias sindikatuak baieztatu duenez, Cristina Infantako senarraren aurkako badaezpadako neurriak eskatuko ditu baina horiek zeintzuk izango diren zehaztu gabe.
14:10ean: Iñaki Urdangarin epaitegitik atera da. Aurpegi serioa darama eta haren abokatuarekin doa. Epaiketari 15:30ean ekingo diote berriro.
12:30ean: Palmako dukeak epailearen aurrean aitortu duenez, "alor publikoarekin lotutako lan jarduerak" bertan behera uztea eskatu zion Erregeak 2006an.
11:50ean: Epaitegiko iturriek diotenez, Palmako dukea "oso lasai" dago eta "oso ongi" ari da erantzuten.
11:20ean: Epaileak 20 minutuko atsedenaldi bat agindu du.
10:00etan: Jose Castro epailea Palmako Dukeari deklarazioa hartzen hasi da.
08:50ean: Palmako Dukea oinez heldu da Palmako epaitegira eta komunikabideen aurrean hitz egin du: "Nire errugabetasuna, ohorea eta jarduera profesionala defendatzera nator. Urte hauetan erantzunkizunez aritu naiz eta era garbi batean hartu ditut erabakiak. Gertatutakoa argitzea izango da nire asmoa eta gaurko deklarazioak hori lortzen lagunduko duelakoan nago. Eskerrik asko guztiei, eskerrik asko eskainitako arretagatik".
Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko presidente berriak Cadena Ser irrati-kateari egindako adierazpenen arabera, "Noos auzia Auzitegi Nazionaleko eskumena izateko gaur egun dauden elementuak ez dira nahikoak".
Marivent Jauregitik Palmako epaitegietara Urdangarin eraman duen Opel Zafira autoari arraultzak bota dizkiote baina ondoren Errege-Etxeko segurtasun zerbitzuek ibilgailua garbitu dute.
Arraultzak "oso gustura" bota dituela azpimarratu du ondoren erasoa egin duen emakumeak (60 urtekoa). Arraultzak bota bezain laster, zenbait Polizia agentek lekutik kendu dute baina ez dute atxilotu.
08:30ean: Ustelkeriaren aurkako eta Errepublikaren aldeko 500 manifestari inguru bildu dira epaitegiaren ateetan. "Urdangarin zure jauregian ikusiko gara", "Eman aurpegia", "Eskularru zuri gutxiago", "Urdangarin hartutako dirua itzuli", edo "Marivent hartu" leloekin egindako pankartak ikus daitzeke.
08:00etan: Epaiketarako akreditatu diren 120 kazetari epaitegira sartzen hasi dira. Urdangarinen zain, komunikabide desberdinetako argazkilariak eta telebistako kamerakhesi baten atzetik kokatu dira.
07:30ean: Poliziaren zazpi furgoi Palmako epaitegiko inguruetara iritsi dira eta operatibo handi bat zabaldu dute. Perellades eta Jeroni Antich kaleak moztu dituzte eta zonaldeko autoak erretiratzen hasi dira. Txakur poliziak lehergailuen bila aritu dira eta agenteek estoldak miatu dituzte.