Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Leer en Castellano

Kontrako bidea egin dute, ordea, Portugaletek (Bizkaia) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) eta udalerri hori dira orain.

Grafikoa: EITB Media.

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean behin eguneratuko da aurrerantzean, astelehenero)

Bizkaiko lau herri (Abadiño, Balmaseda, Durango eta Gorliz) eta Gipuzkoako bat (Andoain) eremu berdean sartu berri dira, euren datu epidemiologikoak hobetuta, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Kontrara, Portugalete (Bizkaia) eta Azkoitia (Gipuzkoa) eremu horira igaro dira. 

Arabak gune berdean jarraitzen du (46 kasu), eta eremu berean daude Gasteiz, Laudio eta Amurrio. Agurainek horiz margotuta jarraitzen du, intzidentzia 20 puntu jaitsi bada ere.

Bizkaiak intzidentzia-tasa metatu berari eutsi dio (51 kasu 100.000 biztanleko), eta berdez dago. Udalerri horien zerrenda, berriz, dezente argaldu da, eta hauek daude orain bertan: Arrigorriaga, Derio, Ondarroa eta Portugalete.

Eremu berdean ere egon da aldaketarik, Abadiño, Balmaseda, Durango eta Gorliz sartu baitira. Lau horiez gain, hauek osatzen dute zerrenda: Abanto, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.

Gipuzkoak horiz jarraitzen du, baina tasa jaistea lortu du, 100.000 biztanleko 65 kasu baitituzte bertan.

Lurraldearen kolore berarekin, bestalde, honako udalerri hauek daude: Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Beasain, Lasarte-Oria, Lazkao, Mutriku, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zarautz.

Andoain, Azkoitia, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Usurbil, Zumaia eta Zumarraga daude berdean, transmisio "txikiko" eremuan, alegia.

EAEko udalerri handi bakar bat ere ez dago eremu gorrian.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (1)