Itxi

Ezbeharra Nafarroan

22 urteko txirrindulari bat larri zauritu da Altsasun, kamioi batek harrapatuta

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Zauritua helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Txirrindularia Etxarri Aranazkoa da.

22 urteko txirrindulari bat larri zauritu da Altsasuko industrialdean, kamioi batek harrapatuta. Txirrindularia Etxarri Aranazkoa da.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, zauritua helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Guardia Zibilak istripua nola gertatu den argitzeko ikerketa abiatu du.