ordu aldaketa
Urriaren 31ko goizaldean izango da ordu aldaketa
eitb media
Erlojua ordubete atzeratuko da neguko ordutegiari hasiera emateko, eta, ondorioz, ordubete aurreratuko dira egunsentia eta ilunabarra.
Urriko azken igandean ordua aldatu beharko da, neguko ordutegira moldatzeko. Urriaren 31ko goizaldean ordubete atzeratuko da erlojua, eta 03:00etan 02:00ak izango dira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra ordubete aurreratuko dira.
Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu aldaketa estatu kideei, aurrezteko helburuarekin.
Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, 4,6 milioi europarren % 84ren adostasunarekin.
2019an, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen egitasmoa gauzatzeko. Ezinezkoa izan zenez, 2021era atzeratu zuten, baina, egun, ordu aldaketa egiten jarraitzen dute.
Aurtengo martxoan, udako ordutegi aldaketa zela eta, Europako Parlamentuak estatu kideei "lehenbailehen" esertzeko eskatu zien, ordu aldaketa behin betiko amaitzea onartzeko.