Koronabirusa
Delta plus aldaeraren kasu bat baieztatu dute Nafarroan
Agentziak | EITB Media
Erresuma Batutik inportatutako kasu bat izan da, eta ez du kutsatze gehiagorik eragin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nafarroako Gobernuak baieztatu du koronabirusaren delta plus aldaeraren kasu bat atzeman dutela Foru Erkidegoan.
Santos Indurain Osasun kontseilariak azaldu duenez, kasua inportatutakoa da, Erresuma Batutik hain zuzen ere, eta ez du kutsatze gehiagorik eragin.
Horren esanetan, badirudi delta plus aldaeraren transmisioa "handiagoa" dela, baina kasu honetan eragin mugatua izan du, ez baitu agerraldi bat sortu.