Koronabirusa
Osasun Ministerioak eta erkidegoek kirol ekitaldien neurri murriztaileak aztertuko dituzte
Agentziak | EITB MEDIA
Gaur-gaurkoz, harmailak beteta jokatu ahal dira partidak aire zabaleko estadioetan, eta % 80ko edukierarekin, azpiegitura itxietan.
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek kirol ekitaldi handietarako ezarritako murrizketak aztertuko dituzte arratsaldean. Edukierari dagokionez, % 100ekoa da aire zabaleko estadioetan eta % 80koa azpiegitura itxietan.
16:00etan egingo du bilera Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak, eta honako gaiak izango ditu mahai gainean: pandemiaren bilakaera, txertaketa kanpaina (Janssen etxearen dosi bakarrekoarekin immunizatutakoek errefortzuzkoa jasotzea barne), erreferentziazko unitate, zerbitzu eta zentroen deialdi berria eta kirol ekitaldien edukien ingurukoa.
Duela hilabete, 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 60 kasutan zegoenean, Ministerioak eta erkidegoek (Eusko Jaurlaritza abstenitu egin zen) futbol zelaietako edukiera % 100ekoa izatea adostu zuten, eta saskibaloi kantxena, % 80koa. Neurriok igandera arte egongo dira indarrean.
Horrez gain, harmailetan ezin da jan eta edan (ura salbu), ezta erre ere.