Eguesibar
Pintaketa diskriminatzaileak agertu dira Sarrigurengo haur eskolako hormetan
N. B. | EITB Media
Pintadez gain, mezu arrazistak, xenofoboak eta LGTBIfoboak dituzten hainbat pegatina ere agertu dira.
Sarriguren Ttangorriko haur eskolako udal-langileek pintadak aurkitu dituzte asteazken honetan eskolaren kanpoaldean. Pintadez gain, mezu arrazistak, xenofoboak eta LGTBIfoboak dituzten hainbat pegatina ere agertu dira.
"Europa Zuria", "Fuck LGTB" eta "Islamari ez, mairuak kanpoan" bezalako mezuak zituzten pintadak errefusatu ditu Udalak ohar baten bidez.
Amaya Larraya alkateak (Navarra Suma) gogorarazi du Eguesibar harana "askotariko pertsonek" osatzen dutela, "eta horrelako ekintzek elkarbizitza oztopatu besterik ez dutela egiten".