Ezbehar larria Nafarroan
61 urteko gizon bat hil da Ibiriku Eguesibarren, ibilgailua iraulita
EITB Media
Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako. Ibilgailua iraulita topatu dute 17:46 aldera, eta haren barruan gidaria.
Atarrabiako 61 urteko gizon bat hil da auto istripuan, NA-150 (Iruñea-Agoitz) errepidean, Ibiriku Eguesibar udalerrian, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako.
Bilaketa dispositiboak ibilgailua iraulita topatu du 17:46 aldera. Ibilgailu barruan aurkitu dute gidaria. Agoizko talde medikoak hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan du egin.
Dirudienez, gizona Iruñeko noranzkoan zihoan, Agoiztik bueltan, gaueko txandan lan egin ondoren, eta, lehen ikerketen arabera, errepidetik atera da, zuhaitz baten aurka talka egin du eta ibilgailua irauli egin da, Diario de Navarra eta Noticias de Navarra hedabideek zehaztu dutenez.
Cordovillako suhiltzaileek bertaratu behar izan dute gorpua erreskatatzera, harrapatuta geratu baita. Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.
Turismo baten istripua NA-150 , 5 km an.
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) November 4, 2021
Ibilgailua errepidetik atera da eta errepidetik 5 bat metrora dagoen erreka batean ezkutatuta gelditu da.
Ibilgailuaren okupatzaile Navarra hilik suerte da.#ParqueCordovilla @bomberos_na @policiaforal_na @bomberos_na@policiaforal_na pic.twitter.com/TQGb8fgRkD