Itxi

Trafiko istripuak

Hiru zauritu Usurbil eta Arrasaten izandako bi trafiko istriputan

O.P. | Eitb Media

Leer en Castellano

Istripuen ondorioz N634 errepidea Usurbilen eta GI-627 errepidea Arrasateko saihesbidean itxi egin behar izan dituzte eta auto ilara handiak sortu dira.

Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da N634 errepidean, Usurbilen eta pertsona bat zauritu da. Errepidea itxi egin behar izan dute, gainera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Bi ibilgailuek talka egin dute 13:25ean eta auto-gidaria harrapatuta gelditu da. Larrialdi zerbitzuek askatu dute eta Donostia Ospitalera eraman dute. 

15:00ak pasa zirenean, bertan zen garabia. Auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan.  

 

Bestetik, Arrasateko saihesbidean (Gi-627) bi auto eta furgoneta baten arteko istripua izan da eta bi lagun zaurituta eraman dituzte ospitalera, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Errepidea itxi egin behar izan dute, gainera.  

14:10ean izan da istripua eta emakume bat autoan harrapatuta gelditu da. Anbulantziako osasun-profesionalek atera ahal izan dute. 

Arrasateko Udaltzaingoa hirigunetik ari da trafikoa bideratzen. 

Errepidera isuri den erregaia garbitu bezain laster zabalduko da, berriro ere errepidea.