Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Abadiño eta Astigarraga batu eta gero, bost dira gorriz dauden udalerriak

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Agurain, Abadiño, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga dira. Lazkaok, baina, bertatik irtetea lortu du. Arabak, bestalde, ezin izan dio eremu berdeari eutsi eta horira igaro da.

Grafikoa: EITB Media.

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean behin eguneratuko da aurrerantzean, astelehenero)

Gipuzkoan nabarmen egin du gora intzidentziak, besteak beste Astigarragan, 100.000 biztanleko 1.108 kasu baitituzte bertan covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Hala, Abadiñorekin batera, zerrenda gorrira batu da. Lazkaok, baina bertatik irtetea lortu du. Azpimarragarria da, era berean, Arabak ezin izan diola berdeari eutsi eta hortaz, Bizkaia eta Gipuzkoarekin batera, eremu horira igaro dela.

Arabak gune berdean jarraitzen du (62 kasu), eta eremu berean daude Gasteiz eta Amurrio. Laudiok hori jarraitzen du, eta Agurainek gorrian. Ez dago udalerririk eremu laranjan.

Bizkaiak, eremu horiari eutsi dio (79 kasu 100.000 biztanleko). Abadiño gorri kolorez margotuta ageri da eta Sopela laranjaz.

Eremu horian honako udalerri hauek daude: Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Galdakao, Gernika-Lumo, Portugalete eta Zornotza. Azken orduetan, beste hainbeste herri batu dira zerrendara: Basauri, Elorrio, Erandio, Leioa, Mungia, Ortuella, Trapaga eta Zalla. Horiek guztiak berdeari ezin eutsita heldu dira. Ondarroa ere zerrendara batu da, baina honek naranja atzean uztea lortu duelako.

Zerrenda berdea, berriz, ondorengoek osatzen dute: Abanto, Barakaldo,Berango, Derio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Muskiz, Portugalete, Santurtzi eta Sestao. Arrigorriagak y Lekeitiok datuak hobetzea lortu dute eta eremu berdera igaro dira.

Gipuzkoak horiz jarraitzen du, eta azken egunetan nabarmen egin du gora intzidentziak, 100.000 biztanleko 174 kasu baitituzte bertan. Azpetian eta Zumarragan gorri kolorekoa izaten jarraitzen du semaforoak, eta Astigarraga ere gorrien zerrendara batu da.

Lazkaok, baina, gorria atzean uztea lortu du eta Gipuzkoako herri bakarra da eremu laranjan.

Andoain, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zarautz eremu horian daude. Gaurtik, baita Aretxabaleta, Arrasate, Elgoibar, Hondarribia, Ordizia, Tolosa eta Zumaia ere, azken hauek ezin izan baitiote eremu berdeari eutsi.

Amaitzeko, Errenteriak berdeari eustea lortu du, eta Deba eta Orio zerrendara batu dira, datuak hobetuta.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (1)