Itxi

Hedapen estrategia

Mercadonak Euskadin supermerkatuak irekitzea aztertuko du

Erredakzioa

Enpresa Europara hedatzeko prest dago. Portugal, Frantzia, Italia eta Belgika daude aukeren artean.

Mercadona kateak EAEn supermerkatuak irekitzea ikertuko du. Juan Roig kateko presidenteak adierazi duenez, Espainiar Estatuko autonomi erkidego guztietan dauzka supermerkatuak Mercadonak, EAEn izan ezik.

Enpresak iazko emaitzak aurkeztu ditu gaur; 474 milioi euroko irabazi garbia izan zuen, 2010ean baino % 19 gehiago.

Nafarroan lehenengo denda irekitzeko erabakia hartuta dago jada, eta orain EAEn ezarri nahi du Mercadonak. Gaur egun, hurbilen dauden supermerkatuak Santanderrekoa, Miranda de Ebrokoa (Burgos) eta Jakakoa dira. Laredon ere laster zabalduko dute bat.

Enpresa aurten Europako beste herrialde batzuetara hedatzeko prest dagoela esan du Roigek, eta Portugal, Frantzia, Italia eta Belgika aukeren artean daudela aurreratu du.

Katearen izenari eta negozio-ereduari eusteko asmoa dutela azpimarratu du.

Mercadona kateak EAEn supermerkatuak irekitzea ikertuko du. Juan Roig kateko presidenteak adierazi duenez, Espainiar Estatuko autonomi erkidego guztietan dauzka supermerkatuak Mercadonak, EAEn izan ezik.Enpresak iazko emaitzak aurkeztu ditu gaur; 474 milioi euroko irabazi garbia izan zuen, 2010ean baino % 19 gehiago.Nafarroan lehenengo denda irekitzeko erabakia hartuta dago jada, eta orain EAEn ezarri nahi du Mercadonak. Gaur egun, hurbilen dauden supermerkatuak Santanderrekoa, Miranda de Ebrokoa (Burgos) eta Jakakoa dira. Laredon ere laster zabalduko dute bat.Enpresa aurten Europako beste herrialde batzuetara hedatzeko prest dagoela esan du Roigek, eta Portugal, Frantzia, Italia eta Belgika aukeren artean daudela aurreratu du.Katearen izenari eta negozio-ereduari eusteko asmoa dutela azpimarratu du.

Albisteak (1)