Itxi

Koronabirusaren semaforoa

EAEko 119 udalerrik gainditu dute 150eko intzidentzia eta jarduerak eten edo ez erabaki beharko dute

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Leer en Castellano

Jaurlaritzak aldatu egin du herriz herri covid-19ak EAEn izan duen eragina neurtzeko koloreen semaforoa aurkezteko modua. Hala, aurrerantzean 150 kasuko intzidentziatik gora duten udalerriak zerrenda gorrian ageriko dira.

Grafikoa: EITB Media.

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Jaurlaritzako Osasun Sailak aldatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duen semaforoa erakusteko modua. Hala, hemendik aurrera gorritzat joko dira 150etik gorako tasa duten udalerriak, biztanleria edozein dela ere. Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko 119 udalerritako udalek jarduerak eten edo ez erabaki beharko dute; 12 dira Araban, 41 Bizkaian eta 66 Gipuzkoan.

Araba eremu laranjara igaro da (132 kasu) eta 12 udalerri daude eremu gorrian: Agurain, Asparrena, Barrundia, Bernedo, Burgelu, Kanpezu, Eltziego, Kuartango, Lapuebla de Labarca, Agurain, Samaniego, Urkabustaiz eta Zuia.

Lau herri daude eremu laranjan, tartean Gasteiz hiriburua, hiru horiz eta 32 berdez.

Bizkaia ere gorrira igaro da, 100.000 biztanleko 151 kasurekin. Eremu horretan bertan 41 udalerri daude: Abadiño, Alonsotegi, Amoroto, Arantzazu, Arrieta, Artea, Atxondo, Barrika, Basauri, Bedia, Berango, Bermeo, Berriatua, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Forua, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Iurreta, Izurtza, Larrabetzu, Lekeitio, Lemoa, Loiu, Mallabia, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Mungia, Ondarroa, Portugalete, Sondika, Sukarrieta, Trapagaran, Zalla, Zeberio eta Zornotza.

Bilbo eta beste 15 udalerri inguru laranjan daude, 10 horian eta beste guztiak berdean.

Gipuzkoa da lurralde zigortuena (396 kasu 100.000 biztanleko), eta eremu gorrira igaro da, 66 udalerrirekin batera:  Aia, Aizarnazabal, Alegia, Albiztur, Amezketa, Andoain, Anoeta, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate/ Mondragón, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Beizama, Belauntza, Berastegi, Bergara, Donostia, Eibar, Elduain, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Errezil, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Gaztelu, Getaria, Hernani, Hernialde, Hondarribia, Ibarra, Ikaztegieta, Irun, Irura, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Lizartza, Mendaro, Mutiloa, Mutriku, Olaberria, Oñati, Ordizia, Orio, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Soraluze-Placencia de las Armas, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zaldibia, Zarautz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil y Zumarraga.

Hiru udalerri bakarrik daude eremu laranjan, bat horian eta 18 berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (1)