Itxi

Koronabuloa

Hirugarren dosiaren aitzakiarekin Osasun Ministerioaren itxurak egiten dituzte mugikorra hackeatzeko

EiTB Media

Leer en Castellano

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak azaldu duenez, "antzeko kontsultaren bat izan da", non "erabiltzaileek ustez Gizarte Segurantzaren dei bat jasotzen dute" hirugarren dosiaren hitzordua eskaintzeko, baina WhatsAppen egiaztapen kodea lortzeko saiakera da.

Artxiboko argazkia: EFE

Ustez Osasun Ministeriotik deitzen dizute, covid-19aren aurkako hirugarren dosiaren hitzordua emateko. Ondoren SMS bidez bidaltzen dizuten kode bat errazteko eskatzen dute (mugikorra edo Whatsapp hackeatzeko). Hori da iruzurra egiteko prozedura.

Maldita.es atariak zehaztu duenez, Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren (INCIBE) hitzetan, "antzeko kontsultaren bat izan da", non "erabiltzaileek ustez Gizarte Segurantzaren dei bat jasotzen dute" hirugarren dosiaren hitzordua eskaintzeko, baina WhatsAppen egiaztapen kodea lortzeko saiakera bat da.

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, ordea, iruzurra Espainian gertatzen ari den ziurtasunik ez dute oraingoz.

Mexikon, Kolonbian eta Perun antzeko saiakerak izan direla erantsi dute.