Itxi

Merkataritza

Black Fridayn edo Ciber Mondayn iruzurren biktima ez izateko aholku zerrenda

EiTB Media

Leer en Castellano

Kanpaina horietan produktuek deskontu erakargarriak izaten dituzte, baina aurreikusten da aurtengoak ez direla aurreko urteetakoak bezain nabarmenak izango, batez ere, osagai elektronikoak falta direlako eta garraioaren prezioak gora egin duelako.

Artxiboko irudia: EiTB Media

Eguberri aurreko salmenta-kanpaina azaroan hasi ziren, eta orain Black Friday izenez ezagutzen dena iritsi da. Ipar Amerikatik iritsitako egun berezi horretan era guztietako deskontuak egiten dituzte denda fisikoetan zein elektronikoetan. Hilabetea amaitzeko, Ciber Monday iritsiko da, batez ere produktu teknologikoak saltzekoa.

Kanpaina horietan produktuek deskontu erakargarriak izaten dituzte, baina aurreikusten da aurtengoak ez direla aurreko urteetakoak bezain nabarmenak izango, batez ere, osagai elektronikoak falta direlako eta garraioaren prezioak gora egin duelako, eta biek herrialde guztiei eragin diete eta covid-19aren pandemiaren ondorio dira.

Produktuen eskaintza gutxituko dela ikusita, egun hauetan Internet bidezko salmentek igoera esanguratsua izango dute, eta delitugileen sareak egoera horretaz baliatuko dira eurentzat etekina ateratzeko, Ertzaintzak ohar batean ohartarazi duenez.

Jarduera areagotzeak ekarriko duen arriskuari aurre egiteko eta iruzurren edo beste delitu-modalitate batzuen biktima ez izateko, Ertzaintzak babesteko eta iruzurren biktima ez izateko neurri batzuk hartzeko gomendatzen die kontsumitzaileei:

-Ez jaramonik egitea ezinezkoak diren eskaintzei. Orain dela egun batzuk sare sozialetan hedatu zen iragarki faltsu batean establezimendu-kate batek neurri handiko telebisten kopuru mugatu gabe eskaintzen zuen 2 euroan, eta iragarkia faltsua zen.

-SMS bidez, sare sozialen bidez… iristen zaizkigun sustapenetatik ihes egitea.

-Ez irekitzea jatorri ezezaguna duten mezuen estekak, era guztietako objektuei buruzko eskaintzen berri ematen dutenak. Horren ordez, idatzi dagokion gunearen helbidea.

-Webgunea segurua dela egiaztatzea; helbidean giltzarrapo bat agertuko da, eta hasieran https:\ jarri behar du

-Online dendaren izen ona egiaztatzea. Horretarako, bilaketa bat egin daiteke edozein bilatzaileren bidez webgunearen erreferentziak ikusteko.

-Webgunearen antzinatasuna egiaztatzea. Duela gutxi sortu bada, zuhurtzia-neurri gisa baztertu; izan ere, litekeena da zuzenean delituak egiteko sortu izana, nahiz eta legezkoa ere izan daitekeen. Horretarako, whois zerbitzuak erabil daitezke, esate baterako: www.domaintools.com.

-Txartel birtualak erabiltzea. Ia banketxe guztiek eskaintzen dute zerbitzu hori dohainik. Era horretara, txartel errealak ez dira agerian jarriko, eta horietatik erosketara bideratutako kopurua bakarrik atera daiteke. Ezarritako mugara iritsitakoan, ezeztatuta geratzen da.

-Partikularren arteko erosketak egiteko ahal dela ez egitea transferentziarik bidaltzaileen bidez; hobe da bankuko transferentziak egitea edo PayPal bezalako ordainketa-sistemak erabiltzea.

-Zerbait onegia iruditzen bazaizu, litekeena da faltsututa egotea, lapurtutakoa izatea edo iruzur bat izatea.

-Hobe da oso erakargarria den eskaintza bat galtzea, iruzur baten biktima izatea  baino.

-Ez jaitsi deskontuak kudeatu ahal izateko adierazten dizuten "app" aplikaziorik, malware bat izan daiteke. Salmentako webgune nagusietara euren "app" bidez sartzen da, edo euren domeinuan zuzenean nabigatuz.

 

 

Albisteak (3)