Itxi

Ikus-entzunezko Legea

Netflix bezalako plataformek ez dituzte euren edukien % 6 euskaraz, gazteleraz edo galegoz eskaini beharko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Netflix, HBO Max, Disney+ eta Prime Video plataformek, besteak beste, ez dute baldintza hori bete beharko, egoitza soziala Espainiatik kanpo dutelako. ERCk iragarri du zuzenketak aurkeztuko dituela Ikus-entzunezko Lege-proiektua hobetzeko.

Ikus-entzunezko lege berriak ez du eraginik izango Netflix bezalako plataformetan. Pixabay

Espainiako Aurrekontu Orokorrak adosteko negoziazioaren baitan, Esquerrak (ERC) eta Espainiako Gobernuak Ikus-entzunezko Legean aldaketa bat egitea hitzartu zuten, streaming bidezko plataformek euren edukien % 6 euskaraz, katalanez edo galegoz eman ditzaten.  

Ministroen Kontseiluak gaur onartu du lege-proiektua, eta, Europa Press agentziak aurreratu duenez, Netflix, HBO Max, Disney+ eta Prime Video nazioarteko plataformek, besteak beste, ez dute baldintza hori bete beharko, egoitza soziala Espainiatik kanpo dutelako.

Beste era batera esanda, Espainiako Estatuko streaming bidezko plataformei soilik eragingo die neurri horrek.

ERCk dagoeneko iragarri du lege-proiektua Kongresuan tramitatzen denean hainbat zuzenketa aurkeztuko dituztela egitasmoa hobetzeko, eta, besteak beste, aipatu plataformak euren edukien % 6 euskaraz, katalanez edo galegoz eskaintzera derrigortzeko.

Albisteak (1)