DESAGERTUTAKO PERTSONAK
90 urteko gizon baten bila ari dira Galdakaon
Onintza Aiestaran | EITB Media
Astearte arratsaldeaz geroztik ari dira 90 urteko gizonaren bila, momentuz emaitzarik gabe. Belategi auzoan ikusi zuten azkenengoz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Etxetik falta den 90 urteko gizon baten bila ari dira Galdakao inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Udaltzaingoa ari dira bilaketa lanetan. Operazioa atzo jarri zuten martxan, eta ordutik ari dira haren bila etenik gabe. Oraingoz, ordea, ez dute haren arrastorik aurkitu.
Atzo ikusi zuten azkenengoz Belategi auzoan.
VOST Euskadik zabaldutako informazioaren arabera, 1,67 metro luze da eta bisera urdina, txamarra marroia eta galtza beltzak zeramatzan jantzita desagertu zenean. Gainera, oinetakoak zeramatzan plastikozko poltsa batean.
Herritarren laguntza nabarmentzeaz gainera, haren berri izanez gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.
¿ ALERTA DESAPARECIDO
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) November 30, 2021
José ha desaparecido hoy 30/11/2021 en #Galdakao (Bizkaia).
Tu ayuda puede ser fundamental. Si sabes algo, llama al 1-1-2¿.@112_SOSDeiak#Desagertuta #Desaparecido #Desaparecida pic.twitter.com/PJRJOibS1v