KORONABIRUSA
Pfizer konpainia abenduaren 13an hasiko da 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako txertoa banatzen Europan
AGENTZIAK | EITB Media
Hortaz, hasiera batean aurreikusi baino astebete lehenago iritsiko dira koronabirusaren aurkako txertoak Europar Batasuneko herrialdeetara. Joan den ostegunean eman zuen Sendagaien Europako Agentziak 5-11 urteko haurrak Pfizerren txertoarekin txertatzeko baimena.
Pfizer konpainia abenduaren 13tik aurrera hasiko da 5 eta 11 urte arteko haurrentzako txertoa banatzen Europar Batasuneko herrialdeetan, hasiera batean aurreikusi baino astebete lehenago, Jens Spahn Alemaniako jarduneko Osasun ministroak Twitterreko bere kontuan iragarri duenez.
Joan den ostegunean, azaroak 25, Sendagaien Europako Agentziak (EMA) baimena eman zuen 5-11 urteko haurrei Pfizerren txertoa jartzeko.
Haurrei jarriko zaien dosia helduei jartzen zaienaren herena izango da. Gainera, hiru asteko tartea utziko da lehen dosiaren eta bigarrenaren artean.