Itxi

Koronabirusa

Gaueko aisialdian eta 50 jankidetik gorako jatetxeetan covid ziurtagiria aurkeztu behar da EAEn

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Besteak beste, diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna eta karaokeetan erakutsi beharko da. Baita Pub eta taberna berezietan ere, 22:00etatik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaueko aisialdiko lokal batzuetan eta 50 mahai-lagun baino gehiagoko jatetxeetan covid ziurtagiria erakutsi behar da, gaurtik. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean larunbat goiz honetan argitaratu da, pasaportea eskatzeko Gotzone Sagardui Osasun sailburuak izenpetutako agindua.

Hiru kasutan erakutsi beharko da pasaportea:

-Publikoari aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzeko establezimenduetan, besteak beste, diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna eta karaokeetan.

-Pub eta taberna berezietan, 22:00etatik aurrera.

-50 jankidetik gorako jantoki-plaza baimenduak dituzten jatetxetan.

Gainera, osasun larrialdi egoera gaur aktibatu da berriro Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iñigo Urkullu lehendakariak atzo bertan erabaki zuen Auzitegi Gorenak covid pasaportearen inguruan kaleratu behar duen ebazpenari ez itxarotea, eta arratsaldean sinatu zuen dekretua.

Osasun Sailaren arabera, orain arte 1.450.000 herritarrek deskargatu dute covidaren aurkako txertaketaren ziurtagiria.

Jaurlaritzako iturriek zehaztu dutenez, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren agindu batek jarriko du martxan neurria. EAEko Aldizkari Ofizialean larunbat honetan bertan argitaratuko dute, eta asteburuan indarrean egongo da jadanik.

Auzitegi Gorenaren aldeko epaia jaso ondoren ezarriko du Eusko Jaurlaritzak neurria. Gorenak arrazoia eman dio Iñigo Urkulluren Gobernuari. Jaurlaritzak helegitea jarri zion EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari.

Orain, LABI Aholku Batzordea covid ziurtagiria ostalaritzako eta jatetxeetako beste esparru batzuetara zabaltzea aztertzen ari da. Era berean, gimnasioetan eta jarduera fisikoa egiten den barruko beste espazio batzuetara ere. Baita aztertzen ari dira ospitaleetan eta zentro soziosanitarioetan egiten diren bisitetan eskatzea ere.

Albisteak (5)

Bideoak (2)