Itxi

Nafarroa

14 urteko adingabe bat, larri, ihes egin zuen auto batek harrapatu ostean

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Leer en Castellano

Harrapaketa larunbat gauean gertatu zen, Zizurren. Gidariak gaur aurkeztu du bere burua Zizurko polizia etxean.

14 urteko neska bat Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ZIUan dute, larri, auto batek Zizurren (Nafarroa) harrapatu ostean. Gidariak ihes egin zuen, eta gaur aurkeztu du bere burua Zizurko polizia etxean.

Diario de Noticias de Navarra egunkariak jakinarazi duenez, harrapaketa larunbat gauean gertatu zen zebrabide batean, A-15ak eta A-12ak bat egiten duten lekuan. Nerabea zebrabidea gurutzatzen ari zen, ihes egin zuen auto batek harrapatu zuenean. Ingurutik igarotzen zen beste auto bateko gidariak ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak, neskatoa korde barik bide bazterrean topatu ostean.

Foruzaingoak ikerketa abiatu zuen eta harrapaketa izan zela ondorioztatu; igande arratsaldean ustezko egilearen autoa atzeman zuten. Hain justu, gidariak bere burua aurkeztu du gaur Zizurreko polizia etxean, betiere iturrion arabera.