DEnBORALEA
Trafiko arazoak nonahi Euskal Herrian, uholdeen, luizien eta ur putzuen ondorioz
EITB MEDIA
Gutxienez, 30 errepide daude moztuta, gehienak bigarren mailakoak. Besteak beste, Mendaro herrirako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduotako euri-jasek eragindako uholde eta luiziengatik.
Denboraleak arazo ugari eragin ditu errepideetan, eta ibilgailuen joan-etorria ez da erraza izaten ari, goizean goizetik, Euskal Herrian, batez ere, bigarren mailako bideetan. Ibaiek gainezka egin dute toki askotan, eta uholdeez gain, lur-jausiak eta ur putzuak daude errepideetan.
EAE: errepideen egoerari buruzko azken ordukoa, Eusko Jaurlaritzaren TRAFIKOA webgunean.
- Mendaro: herriko sarrera-irteerak itxita, N-634 errepidetik, eta ondorioz, Mendaroko Ospitalera ezin da joan. Aurretiazko hitzordua izan arren, ospitalera ez joateko eskatu die herritarrei Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
- Eibar-Elgoibar: AP-8 autobidearen errei bat, Irungo noranzkoan, itxita, luizi batengatik.
Elgoibar, gaur.
- Leintz Gatzaga: GI-627 errepidea moztuta, lur-jausi baten ondorioz.
- Erandio: BI-735 errepidea itxita, Makro merkataritza zentroaren parean, ur-putzu baten ondorioz.
- Mungia: BI-631 errepidea itxita , Bermeorako bidean.
- Mallabia: BI-633 errepidea itxita, Arrangizganean.
- Orozko: AP-68 autobidea itxita, Gasteizerako noranzkoan. BI-625 errepidetik ari dira trafikoa bideratzen.
- Gasteiz: N-622 errepidea moztuta dago, A-1 bidearekin bat egiten duen tokian.
NAFARROA: errepideen egoerari buruzko azken ordukoa, Foru Gobernuaren webgunean.
- Almandozeko eta Belateko tunelak itxita: Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidea, 28. kilometroan, uholdeengatik.
- A-1 autobiaren 395. kilometroan, errepidea moztuta, uholdeengatik. Olatzagutirako bidetik ari dira trafikoa bideratzen.
- Bigarren mailako errepide ugari, itxita, uholdeengatik eta luiziengatik: NA-30 errepidea (Landabenerako sarrerak), 1. kilometroan itxita; NA-1300 errepidea itxita (Irurtzun eta Gipuzkoa artean), 0, 10 eta 26 kilometroen parean; NA-2410 errepidea itxita, 13. kilometroan, Uharte Arakil parean; eta N-170 errepidea itxita, 28. kilometroan.
- NA-1210 errepidea moztuta, Arraizko benten eta Endarlatsa artean, hainbat puntutan.
- NA-4404 errepidea, Iruritarako sarreran, moztuta; NA-4150 errepidea, Leitza-Goizueta-Hernani arteko bidea, moztuta 15 eta 27 kilometroen parean; NA-8304 errepidea itxita, Berarako sarreran.
- NA-1720 errepidea moztuta, Agoitz eta Auritz artean, 26. kilometroan, luizi batengatik.
- NA-137 errepidea moztuta, Izaba eta Ipar Euskal Herria lotzen dituena, 47. kilometroan, elurragatik.
IPAR EUSKAL HERRIA
- Ahetze eta Bidarte artean, D-855 errepidea moztuta.
- Senperen, D-918 errepidea moztuta.
- Azkaine eta Larrun artean, D-855 errepidea moztuta.
- Sara eta Etxalar artean, D-306 errepidea moztuta.
- Kanbo eta Donibane Garazi arteko tren zerbitzua, etenda.