Pertsona desagertua
Elizondon desagertu den 61 urteko gizon baten bila ari dira
Agentziak | EITB Media
Foruzaingoaren patruila batzuk haren bila ibili dira ostiral honetan, eta larunbatean, eguna argituta, berriko ekingo diete bilaketa-lanei, Nafarroako Suhiltzaileekin batera.
Larrialdietako Zerbitzuek Elizondon desagertu den gizon baten bila dabiltza, Amparo Lopez Antelo Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusiak Radio Euskadiko Ganbara saioan adierazi duenez. Elizondon gogor jo dute azken egunetako euri-denboraleak eta uholdeek.
Iturri hori zehaztu duenez, ostiral honetan Foruzaingoaren patruilak ibili dira gizonaren bila, eta larunbatean, eguna argituta, berriro ekingo diete bilaketa-lanei, Nafarroako Suhiltzaileekin batera.
Desagertuta dagoen gizona Elizondon bizi da, eta 61 urte ditu. Senideek salatu dute desagertzea, jakin dutenean ez dela lanera iritsi.