Itxi

UHOLDEAK

Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.

Azkoienen hainbat bide daude itxita. Argazkia: Aitor Perez (EITB Media)

Azken egunotako euriteek arazo ugari eragin dituzte errepideetan, eta arazoak daude oraindik ibilgailuen joan-etorrirako Euskal Herriko hainbat errepidetan, bigarren mailakoetan, batez ere.

NAFARROA: errepideen egoerari buruzko azken orduko laburpena, Foru Gobernuaren webgunean zabaldutako azken datuen arabera.

- Sunbilla: NA-1210 errepidea itxita, Arraizko benten eta Endarlatsaren artean, 29. kilometrotik aurrera, lur-jausiagatik.

- Carcar: NA-122 Lizarra-Carcar errepidea, 32. kilometrotik, uholdeengatik.

- San Adrian: NA-134 errepidea itxita, uholdeengatik, 52. kilometrotik aurrera.

- Faltzes: NA-6210 errepidea itxita, uholdeengatik.

- Azkoien: NA-128 Azkoien-Zarrakaztelu eta NA-6630 errepideak itxita, uholdeengatik.

- Funes: NA-6630 errepidea itxita, 3. eta 5. kilometroen artean, uholdeengatik.

- Castejon: AP-15 Nafarroako autobideko ezkerreko erreia itxita, uholdeengatik eta N-113 errepidea itxita, uholdeengatik.

- Tutera: Ebroko zubitik hirirako irteera itxita (NA-8703), baita NA-126 Tutera-Tauste eta NA-134 errepideak ere, 5. kilometrotik, uragatik.

- Fustiñana: NA-5202 errepidea, Ribaforadarantz, itxita, uholdeengatik.

EAE:  errepideen egoerari buruzko azken ordukoaren laburpena, Eusko Jaurlaritzaren TRAFIKOA webgunean zabaldutako azken datuak kontuan hartuta.

- Artea: BI-3524 errepidea itxita, 24. kilometrotik, luiziagatik.

- Dima: BI-2543 errepidea itxita, Otxandio aldera, lur-jausiagatik.

- Igorre: BI-2543 errepidea itxita, lur-jausiagatik.

- Ezkio-Itsaso: GI-2635 errepidea itxita, lur-jausiagatik.

- Iruña Oka: A-3302, A-4358 eta A-4359 errepideak moztuta, uragatik.

- Aretxabaleta: GI-3131 errepidea itxita, lur-jausiagatik.

- Mallabia: BI-633 errepidea itxita, Arrangizganean (Markina eta Durango lotzen ditu) lur-jausiagatik.

- Erriberagoitia: A-3310 errepidea moztuta, Pobes aldera, uragatik.

- Errenteria: GI-3671 errepidea moztuta, zulo bategatik.

- Leintz Gatzaga: GI-627 errepidea moztuta, Eibar aldera (Maltzagatik), lur-jausi baten ondorioz.

- Irun: GI-3455 errepidea moztuta, lur-jausi baten ondorioz.