uholde arriskua
Eusko Jaurlaritzak alerta desaktibatu du Araban, baina "gertutik" zainduko du Zadorra ingurua
agentziak | eitb media
Iragarpen meteorologikoek onera egin dutelako hartu dute erabakia. Gainera, Euskadiko ibai-arroen mailek "nabarmen egin dute behera", prezipitazioak oro har gutxitu egin dira eta Zadorrako urtegi-sistemaren eremuan "bilakaera ona" izan da.
Eusko Jaurlaritzak desaktibatu du Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia, Araban alerta-fasean zirauena. Dena den, "gertutik" zainduko ditu Zadorrako ibai-arroa eta Euskadin egunotan euri bortitzen eragina jasan duten gainerako ibaiak.
Iragarpen meteorologikoek onera egin dutelako hartu dute erabakia. Gainera, Euskadiko ibai-arroen mailek "nabarmen egin dute behera", prezipitazioak oro har gutxitu egin dira eta Zadorrako urtegi-sistemaren eremuan "bilakaera ona" izan da.
Larunbatera arte egon da indarrean Planaren alerta-fasea Gipuzkoan eta Bizkaian, baina oraindik ere "gertutik" zainduko dituzte ibai-arroak.
¿¿ @gob_eus-k desaktibatu egin du Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia, erabakia iragarpen meteorologikoak eta ibaien bilakaera ikusita hartu da
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) December 12, 2021
¿ Orain arte Planaren alerta-fasea egon da aktibatuta, baina oraindik ere gertutik zainduko dira ibai-arroak pic.twitter.com/ESwC369lXm