Koronabirusa
Heriotza bat eta hobekuntza arina erietxeetan, Nafarroan
O.P. | EITB Media
Igandean 459 positibo izan dira, aurreko egunean baino 170 gutxiago, baina kontuan izan behar da jaiegunetan test gutxiago egiten direla. Kasuen kopurua duela astebeteko 435en eta duela bi asteko 202ren gainetik dago oraindik.
Osasunbideak 459 positibo berri atzeman ditu igandean, 2.940 proba eginda, beraz, positibotasun tasa %15,6koa izan da, Nafarroako Foru Gobernuaren datuen arabera. Gainera, pertsona bat hil da covidak jota azken orduotan.
Igandean zenbatutako kasuen kopuruak duela astebete zenbatutako 435 kasuen eta duela bi asteko 202 kasuen gainetik jarraitzen du. Bezperan hautemandakoak baino 170 kasu gutxiago badira ere, ohikoa izan ohi da hori jaiegunetan, proba gutxiago egin ohi direlako.
Hautemandako kasuetatik 100 Iruñean atzeman dira, 15 Arrotxapean, 11 Txantrean eta 10 eta 9 hautamen dituzte beste hainbat auzotan. Horrez gain, Tafallan izan dira kutsatze gehien igandean (30), 22 izan dira Tuteran, 18 Lizarran eta 16 Uharten.
Bestetik, bederatzi lagun ingresatu dituzte, horietatik bi ZIUtan. Guztira 127 dira Nafarroako erietxeetan covid oheetan dauden gaixoak (bezperan baina 3 gutxiago) eta horietetk 22 (bezperan baino 2 gutxiago) ZIUetan.