Itxi

Koronabirusa

Covid ziurtagiriaren balioa egiaztatzeko aplikazioak

GAIZKA PALACIOS | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ziurtagiri digitalaren erabilera hedatzen ari den heinean, agiri horren baliozkotasuna konprobatzeko doan deskargatu daitezkeen aplikazioak ere gero eta gehiago dira.  

Covid ziurtagiria egiaztatzeko aplikazio ugari deskargatu daitezke. Argazkia: EFE

Pandemiaren egoerak okerrera egin duela eta, covid ziurtagiriaren erabilera hedatzen ari da eta dagoeneko ezinbestekoa da dokumentu hori erakustea tabernetan, jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan edo kultura ekitaldietan sartzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ez dute aplikazio propiorik sortu osasun ziurtagiri digitalak egiaztatzeko, baina askotariko tresnak jaitsi daitezke doan Android nahiz IOS sistema operatiboa erabiltzen dituzten sakeletako telefonoetarako.

Hemen dituzue hainbat gobernuk QR kodeak eskaneatzeko eta covid pasaportearen baliozkotasuna egiaztatzeko garatu dituzten aplikazioak:  

-CovidCheck.lu (Luxenburgoko Gobernuaren aplikazioa): Deskargatu Androiderako | Deskargatu IOSerako

-Covid Certificate Check (Suitzako Gobernuaren aplikazioa): Deskargatu Androiderako | Deskargatu IOSerako

-Corona Warn APP (Alemaniako Gobernuaren aplikazioa): Deskargatu Androiderako | Deskargatu IOSerako

-PassCovid (Galiziako Gobernuaren aplikazioa): Deskargatu Androiderako | Deskargatu IOSerako

Horrez gain, Katalunian, Balearretan eta Kantabrian web bidezko aplikazioak jarri dituzte sarrera kontrolatu behar duten profesionalen eskuragarri.