Koronabirusa
50 urtetik gorakoei eta AstraZenecarekin txertatutakoei hirugarren dosia ematea gomendatu dute adituek
Agentziak | EiTB Media
Txertoen lantaldeko adituek proposamen bikoitza egin dute bileran: 50 urtez gorakoei hirugarren dosia ematea, baita AstraZenecarekin txertatutakoei ere, gehienak 55 urtez beherako funtsezko beharginak.
Txertoen lantaldeko adituek 50 urtez gorakoei eta AstraZenecarekin txertatutakoei, gehienak 55 urtez beherako funtsezko langileak, hirugarren dosia ematea gomendatu dute. Osasun Publikoko Batzordeak ostegun honetan aztertuko du proposamena.
Carolina Darias Osasun ministroak prentsaurrekoa eman du, Osasun Sistema Nazionaleko lurralde arteko Kontseilua bildu ondoren. Erkidegoei "ekintza bateratua" eta "herrialde osoan txertatzen jarraitzeko mezu unibokoa" zabaltzea eskatu die agerraldian.
Galizia 50-59 adin tarteko pertsonei hitzorduak ematen hasi da aste honetan, nahiz eta Osasun Publikoko Batzordeak hirugarren dosia oraindik ez onartu.
Adituek proposamen bikoitza egin dute bileran: 50 urtez gorakoei hirugarren dosia ematea, baita AstraZenecarekin txertatutakoei ere, gehienak 55 urtez beherako funtsezko beharginak.
Ministerioko zuzendari nagusiek eta erkidegoek ostegun honetan aztertuko dute proposamena, Osasun Ministerioko iturriek gogorarazi duenez. Proposamena berretsi edo alda dezakete.
Hala ere, Eguberriak baino lehen 60 urtez gorakoei hirugarren dosia ematea eta oraindik txertoa jaso ez dutenak immunizatzea lehentasunak direla errepikatu du Dariasek.