Kargatzen...
Itxi

Gertakaria

Lau pertsona hil dituzte tirokatuta eskola batean, Tolosan (Frantzia)

Erredakzioa

Hildakoetako hiru haurrak dira eta bi zauritu larri daude. Lekukoek gizonezko bat ikusi omen dute motoan ihesi. Bi militar frantziarren hilketarekin lotu dute gaurko erasoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lau pertsona hil dituzte Tolosako (Frantzia) eskola judu batean tirokatuta, AFP albiste-agentziak jakitera eman duenez. France Info irratiak azaldu duenez, hildakoetako hiru haurrak dira, bost eta bederatzi urte artekoak.

Suhiltzaileek larri zaurituta dauden haurrak bi direla esan dute. Hildako pertsona heldua errabinoa zen eta bere bi seme-alabak dira hildako bi haur. Hildako beste haurra eskolako zuzendariaren alaba omen da.

Ikasle baten amak irrati kateari azaldu dionez, eskola ireki duten momentuan, 08:00etan, izan da erasoa. Motorzale bat eskolara sartzen ari ziren umeei tiro egiten hasi omen da. Erasotzaileak motor beltz batean ihes egin du gero.

Bi militarren hilketarekin lotzen dute

Pariseko terrorismoaren kontrako Fiskaltzak hiru ikerketa ireki ditu Tolosan izan den tiroketa dela eta, izan ere, Montaubanen militarren kontra izan zen erasoarekin lotura izan dezakeela uste du.

"Pariseko fiskaltzak hiru ikerketa ireki ditu helburu terroristak zituzten hilketak edo hilketa saiakerak zirelako", adierazi du agiri batean Franois Molins Pariseko fiskalak.

Gobernuak iragarri du Nicolas Sarkozy presidentea berehala joango dela Toulousera Claude Gueant Barne ministroarekin batera. Ministroak eskola juduetako segurtasuna indartzea eskatu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)