KORONABIRUSA
Beste 1.977 positibo atzeman dituzte EAEn eta 106 pertsona daude ZIUn
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osasun sailburuak jakitera eman duenez, 345 pertsona daude covid-19agatik ospitaleratuta. Txertatuta ez daudenek "kutsatzeko arrisku askoz handiagoa" dutela ohartarazi du, "ospitalean amaitzeko 5 aldiz aukera gehiago eta ZIUn amaitzeko 10 aldiz aukera gehiago".
Eusko Jaurlaritzako Osasun sistema publikoak 1.977 covid-19 kasu diagnostikatu zituen atzo eta 14 eguneko intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 1.156 kasura igo da. 106 pertsona daude ospitaleratuta covidagatik ZIUn, hau da, joan den ostegunean baino sei kasu gehiago.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Ser irrati katean egindako elkarrizketan azaldu duenez, atzo 14.125 test egin zituzten, eta horietatik 1.977 positibo izan ziren, hau da, % 14ko positibotasuna izan zen. "Berriro ere goranzko joera erakusten duten emaitza altuak ditugu", ohartarazi du.
EAEko ospitaleetan 345 covid-19 gaixo daudela plantan jakinarazi du eta 106 ZIUn, horietako bat haurra.
Sailburuak berretsi duenez, txertoa jaso ez duten pertsonek "kutsatzeko askoz ere arrisku handiagoa dute, ospitaletu behar izateko bost aldiz gehiago, eta ZIUn amaitzeko 10 aldiz gehiago".
Jakinarazi duenez, omikron aldaeraren presentzia areagotu egin da, gainera, eta "litekeena da datozen asteetan ere zabaltzen jarraitzea".
Azkenik, asteazkenean telematikoki egingo den Presidenteen Konferentziaren harira, Sagarduik iragarri du lehendakariari "Euskadiko informazio puntual guztia eta Sailaren ikuspegia" emateko lanean jarraituko dutela.