Kargatzen...
Itxi

Gasteiz

12 eta 14 urteko bi haur harrapatu ditu auto batek Gasteizen

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lekukoen arabera, haurrak behar bezala gurutzatzen ari ziren oinezkoen pasabidetik. Bi anbulantzia bertaratu dira. Autoak ez zeraman abiadura handia, baina ez dakite zauriak zenbaterainokoak diren. Ospitalera eraman dituzte bi haurrak.

Harrapatzea Gasteizen.

12 eta 14 urteko bi haur harrapatu ditu auto batek Gasteizen, Nieves Cano eta Alberto Schommer kaleak elkartzen diren ertzean.

08:30ean gertatu da ezbeharra eta lekukoen arabera, haurrak behar bezala gurutzatzen ari ziren oinezkoen pasabidetik. Autoak ez zeraman abiadura handia, baina ikusteko dago zenbaterainoko zauriak eragin dizkien haurrei. 

Bi anbulantzia bertaratu dira eta ospitalera eraman dituzte bi haurrak.

Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.