Itxi

Koronabirusa

Urkullu lehendakariak covidaren aurkako neurri eta gomendioak betetzeko deia egin du

Agentziak | EITB Media

Une oso garrantzitsuan gaude, Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizen, Txagorritxuko ospitaleko eraikin berrirako bisitan, esan duenez.

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Covid-19aren kontrako borrokaren "beste une oso garrantzitsu batean" gaude, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, eta erantsi du dena "errezagoa" izango dela pandemiari aurre egiteko lanean "denok indarrean dauden neurri eta gomendioak betetzen baditugu".

Urkullu Txagorritxun mintzatu da horrela, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorren eraikin berrira egin duen bisita batean, eta krisi sanitarioaren ondorioz urte "oso berezia" izaten ari dela aitortu du bertan.

Gaur arratsaldean Espainiako presidente autonomikoen biltzarrean parte hartu aurretik, lehendakariak esan du birusaren aurkako borrokako "beste une oso garrantzitsu" batean gaudela. Gabonetan kutsatze kopurua murrizte aldera neurri gehiagorik hartuko duten eztabaidatuko dute arratsaldeko bilera horretan.

Urkulluk eskerrak eman dizkie osasun langileei "ematen ari diren guztiagatik eta egiten ari diren lanagatik", eta euskal gizartearen aitortza helarazi die.

Albisteak (2)