Itxi

KORONABIRUSA

Nafarroako egoera "kezkagarria" dela eta "agertoki ezberdinak" baloratzen ari direla dio Santos Indurainek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariaren arabera, "ez ditugu urrats berriak baztertzen", eta inguruko erkidegoekin hitz egiten ari dela adierazi du, "intzidentzia handiena daukagunak garelako".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak ostegun honetan adierazi duenez, egoera "kezkagarria" da eta "adi" daude pandemiak Foru Erkidegoan duen eragin "handiaren" aurrean. Gaur marka berri bat hautsi dute kutsatzeek, 1.532 positibo berri atzeman baitira.

Sailburuaren arabera, "intzidentzia presio handia eragiten ari da osasun-sisteman, eta, bereziki, Lehen Mailako Arretan". Denboraldi konplexua dela gaineratu du, eta hori dela eta, Ospitale sistemaren bilakaera gertutik jarraitzen ari direla.

Santos Indurainek azpimarratu duenez, esparru orokorrari dagozkion neurriak hartu ziren atzo egin zen Presidenteen Konferentzian, tartean, musukoaren derrigortasuna kanpoaldean. Hori dela eta, Nafar Gobernua "hainbat aukera eta jokatzeko modu" baloratzen ari dela azaldu du. "Ez ditugu urrats berriak baztertzen, ahalik eta adostasun handienarekin", adierazi du, eta inguruko erkidegoekin hitz egiten ari direla gaineratu du, "gu baikara eragin eta transmisio gehien daukagunak".

Nafarroan covid ziurtagiria zabaltzeari buruz, hala nola, egoitzetan, ostalaritzan, gimnasioetan edo kiroldegian, kontseilariak esan du datorren astean aterako den foru agindu batean sartuko dutela araua. Era berean, txertaketaren garrantzia azpimarratu du; "txertaketarik ez bagenu, ospitaleko okupazioa eta hilgarritasuna askoz handiagoa izango lirateke", esan du. lavado de manos.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)

Bideoak (1)