Koronabirusa
Hauek dira otsailaren 13ra arte Euskadin indarrean dauden murrizketak
EITB MEDIA
Ostalaritzak 01:00etan itxi beharko ditu ateak, eta establezimenduetako edukiera % 60koa da.
ORDUTEGIAK:
- Ostalaritzak eta jarduera komertzialek, sozialek eta kulturalek 01:00etan itxi beharko dituzte ateak.
- Lurralde Historikoa baino esparru geografiko txikiago batean aritzen diren garraio publikoek gehienez 02:00etan egin behar dute azken irteera.
EDUKIERAK:
- % 60koa izan beharko da establezimendu guztietan.
- Ekitaldi sozialetan, kulturaletan eta kirolean: gehienez 600 pertsona barrualdeetan eta 800 kanpoaldeetan.
- 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten espazioetan: 800 gehienez barrualdeetan eta 1.200 kanpoaldeetan.
- 5.000 pertsonako baino gehiagoko edukiera duten espazioetan: % 50eko edukiera, Estatuan beste muga batzuk ezartzen ez dituzten bitarteain.
OSTALARITZA ETA DANTZALEKUAK
- Debekatuta egongo da zutik kontsumitzea eta mahai bakoitzean 10 pertsona gehienez, bai barruan bai terrazetan.
- Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduek ezingo dute ireki 08:00ak baino lehen. Salbuespenak: gasolindegiak, zerbitzuguneak, farmaziak eta hoteletako gosari zerbitzuak.
- Mahaien arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da, soziedadeetan barne.
KIROLA:
- Barrualdeetan, taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez.
- Aldageletan, edukiera % 50ekoa izango da.