Itxi

Koronabirusa

Positibo asintomatikoen berrogeialdia 10 egunetik 7ra murriztea adostu dute Osasun Ministerioak eta erkidegoek

EITB MEdia

Leer en Castellano

Pertsona positibo baten kontaktu estua izan eta txertatu gabe daudenei ere eragiten die neurriak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak baieztatu du berrogeialdia 10 egunetik 7ra murriztuko dietela koronabirus proban positibo eman baina sintomarik ez duten pertsonei.

Ostegun honetan bertan sartuko da indarrean irizpide berria, egun horretan egindako analisiekin.

Positibo kasu baten kontaktu estua izan diren txertatu gabeko pertsonei ere 7 egunera murriztu diete isolamendua.

Aldez aurretik ere, txertatuta dauden kontaktu estuek ez dute koarentena egin behar.

Gainera, koarentenari amaiera emateko ez dute proba bat egitea eskatuko.

Osasun Batzordeak (Espainiako Gobernua eta erkidegoak daude bertan) "aho batez" adostu du berrogeialdiak murriztea, eta ondoren Lurralde Arteko Batzordeak berretsi egin du erabakia.

"Inkubazio epe laburragoa"

Osasun ministerioak azaldu duenez, omikron aldaerak aurrekoek baino "inkubazio epe laburragoa" duelako erabaki dute koarentenak murriztea.

"Omikron kutsakorragoa da, baina orain arte kasuak aurreko olatuetan baino arinagoak dira. Inkubazio epea ez da berdina, horregatik beharrezkoa zen aldaketa egitea", adierazi du Dariasek.

Zenbait herrialdek dagoeneko murriztu dituzte berrogeialdiak, hala nola Erresuma Batuak, Italiak eta AEBek.

Albisteak (1)

Bideoak (2)