Itxi

KORONABIRUSA

3.600 positiboren langa gainditu du Nafarroak, lehen aldiz

Onintza Aiestaran | EITB Media

Leer en Castellano

Kutsatze gehien izan dituzten eremuei dagokienez, Iruñeko Arrotxapea auzoa da kaltetuena, 144 kasurekin. Ondoren, Iruñeko II. zabalgunea (138) eta Tafalla (110) daude.

Jende ilara luzea Iruñeko osasun etxe batean aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirus kasuek gora egiten jarraitzen dute Nafarroan, eta 3.693 positibo berri erregistratu dira asteazken honetan 9.606 proba diagnostiko egin ostean ( % 38,4ko positibotasuna). Gainera, hildako bat gehiago izan zen.

Foru Gobernuaren datuen arabera, kopuru hori asteartekoa (3.378 kutsatze) baino handiagoa da, ordura arte pandemia osoan atzemandako kopururik handiena zena.

Kutsatze gehien izan dituzten eremuei dagokienez, Iruñeko Arrotxapea auzoa da kaltetuena, 144 kasurekin. Ondoren, Iruñeko II. zabalgunea (138) eta Tafalla (110) daude.

Kutsatze kopuru handiarekin batera 23 ospitaleratu berri daude, beraz, 159 gaixo daude ospitaleratuta, horietatik 25 ZIUn daudelarik.

Txertaketari dagokionez, atzo 4.409 dosi jarri ziren, eta guztira 1.225.807 dosi jarri dira. Hortaz, dagoeneko 537.868 pertsona daude pauta osoarekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (2)