KORONABIRUSA
3.350 covid-19 kasu, bi hildako eta 15 ospitaleratze Nafarroan, urteko azken egunean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Laugarren eguna da jarraian, 3.000 positibotik gora diagnostikatzen direla. 160 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, horietatik 26 ZIUn.
Nafarroako Osasun Sistema publikoak 3.350 positibo berri erregistratu zituen ostiral honetan, 2021eko azken egunean. Guztira, 7.765 proba egin ziren eta horien % 43,1ek positibo eman zuten.
Kopurua izugarria den arren, behera egin du bezperako datuekin alderatuta. Izan ere, errekorrak ezarri ziren ostegunean eta asteazkenean, 4.476 eta 4.413 kasu atzemanda, hurrenez hurren. Aurretiaz, ostegunean 3.791 kasu atzeman zituztela eta asteazkenean 3.693 jakinarazi bazuen ere Gobernuak, gaur kopuru horiek zuzendu egin dituzte, eta 4.000tik gorakoak jarri.
Asteartean, berriz, 3.378 kasu atzeman zituzten ( % 36,3), astelehenean 2.420 ( % 32,9), igandean 1.098 ( % 27,5) eta larunbatean 1.196 ( % 24,8). Joan den asteko ostiralean 2.036 kasu izan ziren ( % 25,2).
Horrenbestez, Nafarroako Foru Erkidegoan 3.000 kutsatu baino gehiago atzematen dituzten laugarren eguna izan zen atzokoa.
Bi pertsona hil ziren, gainera, covidagatik, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
15 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, horietako bi ZIUn. Hala, gaur egun 160 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 26 ZIUn.