Loteria
Noiz egingo eta zer ordutan hasiko da 2022ko Erregetako loteria?
EITB Media
Urtarrilaren 6an egingo dute zozketa, 12:00etan. Loteriak 700 milioi euro banatuko ditu saritan.
Datorren urtarrilaren 6an egingu dute Erregetako loteriaren zozketa. 12:00etan hasiko da, Loterias y Apuestas del Estado erakundearen zozketa-aretoan, Madrilen.
Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak 20,39 euro jokatuko ditu batez beste Erregetako loterian, espainiar Estatuaren batezbestekoaren gainetik (17,5 euro). Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gastua 22,4 eurokoa izango da (iazko kopuru bera); Nafarroan, aldiz, 13,64 euro jokatuko dituzte batez beste.
Gastua handiagoa da Bizkaian, 28,7 eurorekin batez beste. Atzetik ditu Araba eta Gipuzkoa, 17 eta 14,8 eurorekin, hurrenez hurren.
Aurtengo gastuak ez dira asko aldentzen iazkoetatik: Bizkaia lehen postuan (28,4), eta jarraian Araba (17), Gipuzkoa (15,2) eta Nafarroa (13,61).
Loteria saltzaileak administrazioetara itzuli dira abenduan protesta egin ostean. Hilaren 22an saltokiak ixteko deialdia egin zuten, salmenten komisioa azken 17 urteetan izoztuta dagoela salatu. Loteria saltzaileek % 4 (80 zentimo) bakarrik eskuratzen dute dezimo bakoitzeko.
Erregetako loteriak 700 milioi euro banatuko ditu guztira, iaz bezala. Urtarrilaren 6an, osteguna, egingo da zozketa, 12:00etan. Lehenengo saria serieko bi milioi eurokoa izango da. Bigarrena serieko 750.000 eurokoa eta hirugarrena serieko 250.000 eurokoa. Gainera, 3.500 euroko 20 sari eta 1000 euroko 1.400 sari ere izango ditu, besteak beste.
Dezimoen salmenta masiboaren aurrean, iruzurren arriskuaz ohartarazi behar da. Loteria baimendutako saltokietan soilik erostea gomendatzen dute segurtasun arduradunek, mezu eta dei susmagarriez fio ez izatea eta dezimoak benetakoak direla egiaztatzea.