Ehiza istripua
Gizon bat zauritu da Azpeitian ehizatzen ari zela tiro bat jaso ostean
I. G. | EITB MEDIA
Zauritutako ehiztariarekin zeuden kideek deitu dute larrialdi zerbitzuetara eta gizona Donostia Ospitalera eraman dute.
32 urteko gizon zauritu egin da gaur arratsaldean Azpeitian ehizan zebilela eskopeta tiro bat jaso ondoren.
Ertzaintzaren iturrien arabera, 15:00ak aldera, Gipuzkoako herrian ehizan ari zen gizonak tiro bat jaso du besoan, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik.
Zauritutako ehiztariarekin zeuden kideek deitu dute larrialdi zerbitzuetara eta gizona Donostia Ospitalera eraman dute Osakidetzaren helikopteroan "egoeraren larritasunagatik".