Itxi

Koronabirusa

Nafarroak Eguberrietan aplikatutako neurriak luzatzea ala ez erabakiko du astearte honetan

EiTB Media

Leer en Castellano

Printzipioz, ostalaritzan indarrean dauden neurri murriztaileak ostiral honetan bukatzen dira. Chivitek onartu duenez, "egungo egoera ez da duela 15 egun genuena baino hobea".

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Eguberrietan zehar aplikatutako neurriak luzatu edo ez erabakiko dute astearte honetan. Printzipioz, neurri murriztaileak ostiral honetan bukatzen dira.

Nafarroako Gobernuak egun ez du "ezer" baztertzen covid-19ari aurre egiteko, Maria Chivite presidenteak adierazi duenez; izan ere, horren esanetan, "egungo egoera ez da duela 15 egun (ostiralera arte indarrean izan diren neurriak onartu zirenean) genuena baino hobea".

Nafarroako presidentearen esanetan, ospitaleetako egoera "zailagoa izaten hasi da". "Egun dugun kasu-maila altua eta intzidentzia handia izanda, azkenean ospitaleek nabaritu egiten dute, nahiz eta omikron arinagoa dela dirudien, baina ospitaleetako presioak gora egiten jarraitzen du, bai gela arruntetan, bai ZIUetan", zehaztu du.

Ildo horretan, Chivitek azpimarratu du pandemiaren bilakaerari begira daudela, Gabonetako jaien ostean "kutsatzeen gailurra" noiz iritsiko den zain.

Bestalde, Emilio Jimenez Vox Nafarroako presidenteak neurrien aurka aurkeztutako helegitea tramitera onartu du gaur Nafarroako Auzitegi Nagusiak.

Albisteak (1)