Itxi

Lurralde Arteko Osasun Mahaia

Zaintza sistema jagoleaz eta txertoaren hirugarren dosia "zabaltzeaz" jardungo dute Gobernuak eta erkidegoek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi gai nagusi jorratuko dituzte arratsaldeko hitzorduan. Alde batetik, egoera epidemiologikoari buruzko erabakiak hartuko dituzte. Bestetik, txertaketa izango dute eztabaidagai.

Erizain bat gazte bati txertoa jartzen

Carolina Darias ministro espainiarrak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek bilera dute asteazken honetan pandemiari aurre egiteko neurriei buruz eztabaidatzeko. Gaurko hitzorduan erabakiko dute, besteak beste, koronabirusari aurre egiteko orduan, gripearekin erabiltzen duten gisako protokolo batez baliatuko diren ala ez. Gainera, argitu gabe dute oraindik zein izango den antigeno probei ezarriko dioten gehienezko prezioa.

Bilera bukatutakoan, agerraldia egingo du Osasun ministroak. Esan bezala, bi gai nagusi jorratuko dituzte arratsaldeko hitzorduan. Alde batetik, egoera epidemiologikoari buruzko erabakiak hartuko dituzte. Bestetik, txertaketa izango dute eztabaidagai.

Halaber, antigeno proben prezioa argitu beharko dute biharko, eta, Portugalen zein Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala, test horiek supermerkatuetan salduko dituzten ala ez ere deliberatu beharko dute.

Esan bezala, covid-19ari egiten zaion jarraipenaren inguruan proposamen berri bat lantzen dabil Espainiako Gobernua. Trantsizio progresibo baten alde dago; zaintza sistema emergente batetik zaintza sistema zentinela batera nola igaro aztertuko dute.

Bien bitartean, erkidego bakoitzaren egoerari buruzko informazioa biltzen dabil Osasun Ministerioa, sistema berri baten garapenerako dituzten baliabideak aztertze aldera.

Aitzitik, Munduko Osasun Erakundeak asteartean esan zuen goiz dela oraindik covid-19-a gaixotasun endemiko gisa artatzeko, asko direlako koronabirusarekin lotutako zalantzak eta omikronen kutsakortasuna izugarria delako. Sei-zortzi asteren buruan Europako biztanleriaren erdia kutsa lezake aldaera horrek, MOEren arabera.

Txertaketari dagokionez, Osasun Publikoaren Batzordeak ostegun honetan aztertuko du txertoaren dosia talde gehiagotara zabalduko duen ala ez. Horrekin batera, aztergai izango dute lehen dosiaren eta bigarren dosiaren arteko tartea txikitzea, alegia, sei hilabeteko itxaronaldia laburtzea.

Albisteak (3)