Itxi

Isunak

Otsailaren 1etik aurrera itzuliko ditu Jaurlaritzak alarma egoeran ezarritako isunak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek 8.392 isun jarri zituzten EAEn. Guztira, 2,5 milioi euro itzuli beharko dizkiete herritarrei. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren webgunean jarriko duten formularioa bete beharko dute.

Otsailaren 1etik aurrera itzuliko ditu Jaurlaritzak alarma egoeran ezarritako isunak. Argazkia: EFE

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritza otsailaren 1ean hasiko dela lehen eta bigarren alarma egoerak indarrean zeudenean Ertzaintzak eta Udaltzaingoek herritarrei ezarritako isunen dirua itzultzen. 8.392 isun jarri zituzten.

Dirua formulario sinple baten bidez itzuliko dute. Formulario hori formatu digitalean jaitsi, bete eta bidali beharko dute herritarrek. Jaurlaritzaren www.euskadi.eus webgunean eta herritarrak artatzeko Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan aurkituko dute. Posta bidez bidaltzeko aukera ere izango dute.

Guztira, 2,5 milioi euro itzuli beharko dizkie Jaurlaritzak herritarrei.

Albisteak (2)