MEDIKUEN SINDIKATUA
Nafarroako Medikuen Sindikatuak ez du greba baztertzen egoera epidemikoak ahalbidetzen duenean
Agentziak | EITB Media
Gainera, elkarretaratzea deitu dute urtarrilaren 20rako, 19:00etan, Sarasate pasealekuan, Iruñean.
Nafarroako Medikuen Sindikatuak Foru Erkidegoko osasun publikoaren egoera "deitoragarria" salatu du, eta greba deialdia baloratzen ari direla iragarri du, Nafarroako Gobernuaren "gelditasuna" dela eta.
Gainera, elkarretaratzea deitu dute urtarrilaren 20rako, 19:00etan, Sarasate pasealekuan, Iruñean.
Hala iragarri du Jesus Soriak, Medikuen Sindikatuko idazkariorde nagusiak, eta azpimarratu du Lehen Mailako Arretaren egoera "deitoragarria" dela gaur egun, eta "aspalditik arrastaka" dabilela.
"Ez diogu uko egiten etorkizun hurbilean lanuzteak deitu eta aparteko jarduera bertan behera uzteari, koronabirusaren pandemia 'gripalizatzen' den bezain laster.