Gipuzkoa
Txirrindulari bat hil da baso bide batean, Zizurkilen
agentziak | eitb media
57 urteko gizonezkoa Andatza eta Bekokain inguruan aurkitu dute, lurrean erorita.
57 urteko txirrindulari bat hil da gaur baso bide batean, Zizurkilen (Gipuzkoa), Andatza eta Bekokain artean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
SOS Deiakek dei bat jaso du 13:00 aldera inguru horretan txirrindulari bat lurrean erorita zegoela ohartaraziz.
Larrialdi zerbituek txirrindularia aurkitu dute, eta suspertzeko teknikak erabili arren, ez dute bere bizitza salbatzea lortu.