Koronabirusa
Nafarroan 1.854ra jaitsi da positibo kopurua, baina pertsona bat hil da eta 27 ospitaleratu dituzte
agentziak | eitb media
Gaur egun 253 pertsona daude covid-19arekin ospitaleratuta Nafarroan, eta horietako 35 daude ZIUetan.
Azken 24 orduetan behera egin du covid-19aren positibo kopuruak Nafarroan, eta 1.854 zenbatu dituzte, bezperan baino 400 gutxiago. Hala ere, pertsona bat hil da eta 27 ospitaleratu behar izan dituzte, horietako bat, ZIUn.
Hori horrela, Foru Gobernuak zabaldutako datuen arabera, positibotasuna % 45,1ekoa izan zen 4.111 proba egin ostean, eta gaur gaurkoz 253 pertsona daude ospitaleratuta birusak jota, horietako 35, ZIUetan.
Txertaketari dagokionez, atzo 7.899 dosi eman zituzten, ondorioz, 1.290.315 eman dituzte kanpaina hasi zenetik, eta 541.936 nafarrek bete dute txertaketa ibilbide osoa.