HERIOTZA
Berrobiko 39 urteko gizonezko bat hil da Balerdi mendian amilduta
EITB MEDIA
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 50 metrotan behera erori da mendizalea eta tokian bertan hil da. Larunbat honetan, Berastegiko 27 urteko beste gizonezko bat hil zen Huescako Pirinioetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Berrobiko 39 urteko mendizale bat hil da Balerdi mendian, Aralar mendilerroan, 50 metrotan behera amilduta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, inguruan zebilen beste mendizale batek deitu du larrialdi zerbitzura, pertsona bat erorita ikusi duela jakinarazteko. Osasun-langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintzako erreskate taldeko agenteak joan dira esandako lekura, eta toki harritsu batean aurkitu dute gorpua.
Helikopteroaren laguntzarekin erreskatatu dute gorpua.
En el monte Balerdi, un mendizale ha fallecido hoy tras sufrir una gran caída. Recuperamos su cuerpo.
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) January 16, 2022
Nuestro abrazo para su familia. Descanse en paz.
Balerdin mendizale bat zendu da gaur erorketa haundi bat jasan eta gero. Gure besardaka bere senideentzat. Goian bego.#uvr pic.twitter.com/hDaEnNTvka
Asteburu beltza izan da honakoa euskal mendizaleentzat. Atzo, Berastegiko 27 urteko beste gizonezko bat hil zen Huescako Pirinioetan, Aspe mendian, amildegi batetik behera erorita.